2021eko Irun Open Innovation jardunaldian parte hartuko dugu.

“Proiektu hori ZICLArekin egin zen, 2013 eta 2025 artean indarrean zegoen lankidetza-akordioaren esparruan.”

Eskualdeko enpresen artean berrikuntza irekia sustatzeko Irungo Udalak antolatutako Irun Open Innovation jardunaldiaren seigarren edizioan izango gara. Aurten modu telematikoan egingo da, eta Ekonomia Zirkularra izango du ardatz, hiriaren etorkizun ekonomikorako funtsezko gaia da eta.

 

 

Jardunaldian ekonomia zirkularraren oraina eta etorkizuna aztertuko dira, baita ekonomia zirkularreko negozio-eredu berriek dakartzaten erronkak eta aukerak ere.

Gure parte-hartzea jardunaldi honetan ekonomia zirkularreko arrakasta-kasu praktikoen panel batean jasota dago. Hiri atseginagoak eta jasangarriagoak lortzeko gure lan-estrategia azalduko dugu, baita gure berrikuntza-proiektuak, beren bizi-amaierako materialekin.

 

Irun Open Innovation jardunaldia 2021eko ekainaren 15ean ospatuko da 10: 00etatik 13: 00etara, izen-ematea doakoa da eta Link honetan egin daiteke.

 

Skip to content ?>