Konpontzeko eskubidea eta haren inplikazioak.

Duela gutxi, Europar Batasuneko Kontseiluak zuzentarau berri bat onartu du, Europako lurraldean produktu apurtuak edo akastunak konpontzeko jardunbide egokia sustatzea eta sendotzea helburu duena. R2R (Right to Repair – Konponketarako Eskubidea) Zuzentarauak kontsumitzaileei erraztasunak emango dizkie beren ondasunak konpontzeko, beste batzuekin ordezkatu beharrean, eta, horrela, ekonomia zirkularrean negozio-eredu berrietarako trantsizioa bultzatzeko.