“Proiektu hori ZICLArekin egin zen, 2013 eta 2025 artean indarrean zegoen lankidetza-akordioaren esparruan.”

Iturria: ZICLA®
Proiektuak, industriarako material gisa balio dezaketen Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin ez-arriskutsuen eta inerteen korronteak aktiboki bilatu zituen.
Proiektuaren helburua.
Proiektuaren helburua, hondakinen balorizaziorako proiektuen eta balio-kateen sorrera ahalbidetzeko sistema arin bat eratzea izan zen, aktore guzti hauek inplikatuz:
Hondakinen sortzaileak.
Hondakin hauek material sekundario bihurtzeko teknologia egokien jabeak.
Material sekundarioak kontsumitzeko potentzialak siren industriak.
Material sekundarioekin fabrikatutako produktuen azken bezeroak.
Hondakin balorizagarrien korronteak bilatzea eta balio-kateak identifikatzea.
Proiektuaren esparruan, ingurumenarekiko interesa, interes teknologikoa, soziala eta komertziala konbinatzen zituzten eta balio-kate kohesionatuen sorrera sustatu zezaketen, hondakin korronte berritzaileak bilatu ziren. Honetarako bilaketa aktiboa egin zen.
Balorizatu daitezkeen hondakin-fluxuen artean, bi nabarmendu ziren:
Zuntz optikoa.
TEEH-en hondakin estirenikoak.
Finantzaketa.
Proiektua Ihobek finantzatu zuen.
