Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin-korronteak antzematea.

“Proiektu hori ZICLArekin egin zen, 2013 eta 2025 artean indarrean zegoen lankidetza-akordioaren esparruan.”

Iturria: ZICLA®

Proiektuak, industriarako material gisa balio dezaketen Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin ez-arriskutsuen eta inerteen korronteak aktiboki bilatu zituen.

Proiektuaren helburua.

Proiektuaren helburua, hondakinen balorizaziorako proiektuen eta balio-kateen sorrera ahalbidetzeko sistema arin bat eratzea izan zen, aktore guzti hauek inplikatuz:

Hondakinen sortzaileak.
Hondakin hauek material sekundario bihurtzeko teknologia egokien jabeak.
Material sekundarioak kontsumitzeko potentzialak siren industriak.
Material sekundarioekin fabrikatutako produktuen azken bezeroak.

Hondakin balorizagarrien korronteak bilatzea eta balio-kateak identifikatzea.

Proiektuaren esparruan, ingurumenarekiko interesa, interes teknologikoa, soziala eta komertziala konbinatzen zituzten eta balio-kate kohesionatuen sorrera sustatu zezaketen, hondakin korronte berritzaileak bilatu ziren. Honetarako bilaketa aktiboa egin zen.

Balorizatu daitezkeen hondakin-fluxuen artean, bi nabarmendu ziren:

Zuntz optikoa.
TEEH-en hondakin estirenikoak.

Finantzaketa.

Proiektua Ihobek finantzatu zuen.