“Proiektu hori ZICLArekin egin zen, 2013 eta 2025 artean indarrean zegoen lankidetza-akordioaren esparruan.”

“CIRC4Life: A circular economy approach for lifecycles of products and services” proiektua Europako Batzordearen funtsak jasotzen ditu H2020 programaren bidez, eta Europako 8 herrialdetako 17 erakundek hartzen dute parte.
Ekonomia zirkularrean oinarritutako negozio-eredu berriak sortu eta ezartzera bideratuta dago, zerbitzu eta produktu jasangarriak garatu ahal izateko.
Azken erabiltzaileen garrantzia.
Proiektuaren gune garrantzitsuenetako bat da balio-kateen eta zerbitzuen eta produktuen horniduraren bidez lan egitea, azken erabiltzaileek horien garapenean parte hartzea barne.
Bere inplikazioa eta ekarpenak ezinbestekotzat jotzen dira bi ildo nagusitan:
- Feedbacka ematea eta proiektuan egindako lana baloratzea.
- Proiektuan garatzen diren negozio-eredu berrietan modu aktiboan parte har dezaten eta elkarrekin sor daitezen bultzatzea, negozio-eredu horiek ezarri ondoren.
Berrerabilpenari eta birziklatzeari buruzko inkesta.
2019ko uztailaren 5etik irailaren 16ra, proiektuak kontsumitzaileen eskura du produktu elektronikoak eta elikagaiak berrerabiltzeko eta birziklatzeko jarrerei buruzko inkesta bat. Inkestaren helburu nagusiak dira inkestatuen berrerabilpen- eta birziklapen-ohiturak ezagutzea eta praktika horien garrantziaz kontzientziatzea. Inkesta hemen aurki dezakezu.
Ekopuntuen sistema.

Bestalde, azken erabiltzaileak produktuak berrerabiltzera eta birziklatzera animatzeko, CIRC4Life proiektua ekopuntu-sistema bat sortzen ari da azken erabiltzaileei produktu baten ingurumen-inpaktuaren berri emateko modu sinplifikatuan, kontsumo jasangarriko aukera informatuak sustatzeko.
Proiektuaren proposamena da ekopuntuak sistema berritzaile batekin lotzea. Sistema horren bidez, erabiltzaileak pizgarriak jasotzen ditu (zaborren udal-tasa murriztea, zenbait produktu edo zerbitzutan deskontu-txartelak izatea, etab.) kontsumo arduratsuagoa egiteko.
