“Proiektu hori ZICLArekin egin zen, 2013 eta 2025 artean indarrean zegoen lankidetza-akordioaren esparruan.”
Basque Ecodesign Meeting konferentziaren 2020ko edizioak joan den astean Europa osoko produktuen diseinu industrialeko adituak bildu zituen. Europako industriarako eredu ekonomiko zirkularrerako trantsizioak dituen ondorioak aztertzea eta eredu horrek eskaintzen dituen negozio-aukerei eta enpresa-lehiakortasuna hobetzeari buruz eztabaidatzea izan ziren haren helburuak.
Enpresari eta industriari zuzendutako bi jardunaldietan gai hauek jorratu ziren:
Zerbitizazioa
Produktuak ingurumena kontuan hartuz diseinatzea
Zaharkitze programatua eta hautemandakoa
Ekodiseinua
Ekoberrikuntza
Ekonomia zirkularra
Industria berdea 4.0
Bizi-zikloaren analisia
Produktuaren ingurumen-adierazpena
Birmanufaktura
Produktuak zerbitzatzeko sistemak.
Erakusketa.
Basque Ecodesign Meeting 2020ren ospakizunarekin bat eginez, ekodiseinatutako euskal produktuen erakusketa handi bat egin zen Euskalduna Jauregian bertan, “Made in Euskadi ekodiseinuaren 20 urte” izenekoa. Erakusketaren helburua euskal enpresek 20 urte hauetan egindako lana ezagutaraztea eta Eusko Jaurlaritzak egindako lana aintzatesteko tresna izatea izan zen.
Antolaketa.
Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta basque ecodesign center erakundeak antolatu zuten ekitaldia.
