Eusko Jaurlaritzak 3 milioi euro bideratuko ditu ingurumen-inbertsioetarako eta ekoberrikuntza-proiektuetarako laguntzetara.

“Proiektu hori ZICLArekin egin zen, 2013 eta 2025 artean indarrean zegoen lankidetza-akordioaren esparruan.”

Eusko Jaurlaritzak Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresentzako dirulaguntzak arautzen dituen Agindua argitaratu du ekainean, baita Ekonomia Zirkularraren eta Ekoberrikuntza Estrategikoaren arloko ekodiseinu eta erakustaldi proiektuak egiteko laguntzak ere. Bereziki euskal produkzio-industriaren eskura jarritako laguntza-lerroak 2,85 milioi eurokoak dira.

Laguntza-programa horiek Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 7an onartutako Euskadiko 2030erako Ekonomia Zirkularraren Estrategian ezarritako helburuak betetzen laguntzen dute, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatzen dira.

Inbertsioetarako laguntzak.

Ingurumena babesteko inbertsioetarako laguntzek inbertsioaren kostuaren % 15etik % 100era bitartean estal dezakete, enpresaren tamainaren eta ahalbidetzen dituzten lan-ildoen arabera. Horien artean daude:

EBko arauetatik haratago joatea ahalbidetzen duten inbertsiorako laguntzak,
EBren etorkizuneko arauetara aldez aurretik egokitzeko laguntzak
Ingurumen-azterketetarako laguntzak.
Hirugarrenek sortutako hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsiorako laguntzak.
Lur kutsatuak saneatzeko laguntzak.
Ingurumenaren arloko aholkularitza-zerbitzurako laguntzak (ETEei bakarrik).

Proiektuak norgehiagoka-prozedura arrunt baten bidez edo lehiarik gabeko prozedura sinplifikatu baten bidez aurkez daitezke, bolumenaren arabera. Aurkezteko epea uztailaren 12an amaitzen da eta izapidea telematikoki egin behar da.

Ekoberrikuntzako proiektuak egiteko laguntzak.

Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, laguntza-deialdia egin du honako lerro hauetan:

 

Ekodiseinua eta Ekonomia Zirkularreko Erakustaldia (30.000 €-ra arteko laguntza),
Ekoberrikuntza estrategikoa (100.000 €-ra arteko laguntza),
Ekoberrikuntza-proiektuen diseinu bikaina (10.000 €-ra arteko laguntza).

Lehenengo bi lerroak urriaren 15era arte aurkez daitezke, eta Ihobek proiektuaren ideia-fitxa laburtua entregatzea edo proiektua alderatzeko bilera bat egitea onartzen du irailaren 10a baino lehen.

Diseinu Bikainaren ildoa ideien fitxa-formatuan baino ez da aurkezten, eta bi azken epe aurreikusten dira, 2020ko uztailaren 15ean eta azaroaren 30ean.

Ihobek deialdi honetako lehentasunezko eremuen deskribapena argitaratu du, aurkezpena errazteko. Kategoria hauetan banatuta daude:

“produktua” (ekodiseinua, serbitizazioa, konponketa aurreratua eta birmanufaktura),
“materiala” (funtsezko metalak eta material kritikoak, plastikoak, eraikuntza-materialak eta teknika erabilgarri onenak).