Udalsarea 2030ak gida bat argitaratu du ekonomia zirkularra tokiko esparrutik sustatzeko.

Pasaden azteazkenean Udalsarea 2030 – Udalerri Jasangarrien Euskal Sareak, bere Ekonomia Zirkularraren Taldeak landutako “Ekonomia Zirkularra tokiko esparruan sustatzeko gida” aurkeztu zuen Bilbon. Aurkezpena Jesús Losadak egin zuen, Udalsarea 2030en idazkaritza tekniko gisa aritzen den Ihobe Sozietate Publikoaren arduradun nagusiak. Jardunaldiaren amaieran udalerri zein eskualde ezberdinetan Ekonomia Zirkularraren alorrean egiten ari diren ekimenak aurkeztu ziren, hala nola Gasteiz, Debabarrena edo Amurrion.

CREAToR eta FENIX, hondakin plastikoen arloko proiektu berritzaileen bi adibide.

Proiektu ugari bideratu dira berrikuntzak garatzera hondakin-korronteetako plastikoak bildu eta sailkatzera, gehigarri ignifugatzaile bromatuak kentzera eta kalitatezko plastiko birziklatuak birformulatu eta ekoiztera, balio-katean berriro sartzeko. Egindako eta gauzatzen ari diren proiektu ugarien artean, CREAToR eta FENIX nabarmentzen dira.

CREAToR proiektua.

Material plastiko askok sugar-atzeratzaile arriskutsuak dituzte, hala nola bromoak. Atzeratzaile horiek EBn erabiltzea debekatuta dago 2004az geroztik; izan ere, hainbat urtez iraun dezakete ingurumenean, eta maila toxikoetan metatu. Hala ere, 1970eko hamarkadatik debekatu zuten arte, atzeratzaile horiek ehunka produktutan erabili ziren, eta horietako asko oraindik ez dira iritsi beren bizi-amaierara.

Hori dela eta, batez ere eraikuntza- eta eraispen-produktu, aeronautika eta elektronika-produktu horiek hondakin bihurtzen diren heinean, ekonomia- eta ingurumen-erronka handia planteatzen dute. Aukerarik onena birziklatzea bada ere, material horiek biltzearen, sailkatzearen eta araztearen kostua handiegia izaten da askotan, eta, beraz, errekuntzaren edo zabortegiaren bidez ezabatzen dira, edo, kasurik onenean, balio txikiko aplikazioetan birziklatzen dira.

Zer egin dezakegu ibilgailuekin hauen bizitza erabilgarria amaitzen denean? Car Mining eta RecoverAl proiektuek honetarako erantzuna daukate.

2018ko urtarrilean Autogrúas Sant Jordi SL enpresak gidatutako Car Mining proiektua hasi zen, honen helburu nagusia, Tratamendurako Zentro Baimenduetan (TZB) erabiltzen ez diren ibilgailuetatik kalitate handiko plastikoak berreskuratzearen bideragarritasuna aztertzea zelarik. Honez gain, proiektuak hondakin hauen berreskurapena eta ondorengo balorizazioa bultzatzea bilatzen zuen plastiko hauek merkatuan birsartuz eta horrela petroliotik eratorritako plastiko birjinaren ekoizpena saihestuz.

Euskadik ekonomia zirkularrarekiko duen konpromisoa berritzen du 2030erako estrategia onartuz.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ekonomia Zirkularrarerako Estrategia onartu du, 2030erako hiru eremu hauetan emaitza positiboak lortzeko asmotan:

Euskal enpresek produktu zirkularretan duten fakturazioa handitzea
2016an ekonomia zirkularreko irizpideak aplikatu dituzten produktuek eta zerbitzuek sortutako fakturazioa 2.852 milioi eurokoa izan dela kalkulatu da (fakturazio osoaren %28). Bestalde, enpresek berek egindako aurreikuspenek ekodiseinatutako produktu edo zerbitzu mota hauen salmenten hazkuntza handia erakusten dute: 2020rako 7.250 milioi eurotara iritsiko direla eta 2030rako 10.000 milioi euroak gaindituko direla kalkulatzen delarik.

HR-Recycler: Gizakiak eta robotak elkarlanean arituko dira TEEH-ak birziklatzen.

Azken hamarkadetan aurrerapen teknologiko garrantzitsuak lortu dira, eta horren ondorioetako bat, egunero hondakin bihurtzen diren tresna elektriko eta elektronikoen moten eta kopuruen hazkunde esponentziala izan da. Zorionez, tresna elektriko eta elektronikoen hondakin (TEEH) horietako kopuru handi bat birziklatze plantetan amaitzen du.

Ekonomia zirkularra European Green Deal-eko lehentasuna.

Berriki onartu den hondakin plastikoei eta birziklapenari buruzko legeria, 2050erako zero karbono-isuri garbiak lortzeko EBren 2015eko Ekonomia Zirkularreko estrategiari zuzenean lotuta dagoen lehenengo ahalegina da. Hala ere, ekonomia zirkularrak munduko berotegi-efektuko isurketen erdiari aurre egiteko duen potentziala dela eta, jada helburu hori lortzeko ezinbestekotzat jotzen da.

RecoverAl edo nola optimizatu erabiltzen ez diren ibilgailuen aluminiozko piezen balorizazioa.

Aluminioa duela hamar urtetik hona ibilgailuen diseinuan eta fabrikazioan hazten ari den metala da. Hori dela eta, erabiltzen ez diren ibilgailuetan dagoen aluminio kantitatea handitzen ari da, eta, gainera, pixkanaka hazten joango da datozen urteetan.

Aluminioa jatorrizko propietateak dituen materiala da, prozesatzen den aldi oro kontuan hartu gabe. Hori dela eta, garrantzitsua da balio-bizitzaren amaieran balorizazio egokia egitea, haren balioa atxikitzeko eta industria-produkziora itzultzeko. Testuinguru horretan sortu zen RecoverAl proiektua, erabiltzen ez diren ibilgailuetan (EKI) dagoen aluminioaren balorizazioa optimizatzeko soluzio gisa aurkezten dena.

RecoverAl proiektua.

RecoverAl proiektua, Autogrúas Sant Jordi buru duena, 2019. urtearen hasieran hasi zen, eta automobiletan dagoen aluminioaren birziklapenaren industria sustatzea eta ekonomia zirkularra sustatzea du helburu.

Ekonomia zirkularra sustatzeko proiektu gisa, RecoverAl-ek erabiltzen ez diren ibilgailuetan dagoen aluminioa jatorrian bereiztea lortu nahi du, eta aluminio sekundarioko galdategietan metala berreskuratzea optimizatu nahi du, sortutako hondakin kopurua eta aluminio primarioaren fabrikazioan kontsumitutako energia murriztuz.

Nola CIRC4Life proiektuaren helburua azken erabiltzaileei birziklapena eta produktuen berrerabilera hurbiltzea den.

“CIRC4Life: A circular economy approach for lifecycles of products and services” proiektua Europako Batzordearen funtsak jasotzen ditu H2020 programaren bidez, eta Europako 8 herrialdetako 17 erakundek hartzen dute parte.

Ekonomia zirkularrean oinarritutako negozio-eredu berriak sortu eta ezartzera bideratuta dago, zerbitzu eta produktu jasangarriak garatu ahal izateko.

Azken erabiltzaileen garrantzia.

Proiektuaren gune garrantzitsuenetako bat da balio-kateen eta zerbitzuen eta produktuen horniduraren bidez lan egitea, azken erabiltzaileek horien garapenean parte hartzea barne.

LIFE CIRC-ELV proiektua babesten duten enpresa taldera batu dugu.

LIFE CIRC-ELV proiektuak automozio arloko baliabideen erabileran ekonomia zirkular eraginkor bat bultzatzea du helburu, Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen (EKI) kudeaketa hobetuz. Proiektuaren helburu nagusia material plastikoen birziklatze tasak modu errentagarrian handitzea da, eta, horrela, kalitatezko material plastiko birziklatuak lortzea merkatuan aplikazio berrietan erabili ahal izateko.