Koala Errotulazioak bere hondakinen kudeaketa hobetzen du ekonomia zirkularreko estrategiak aplikatuz.

Koala Rotulación errotulazio eta inprimaketa digitaleko enpresak Basauriko (Bizkaia) Arteagoiti industrialdean du egoitza, eta errotulazio- eta inprimaketa-prozesuetako hondakin geldoen kudeaketa hobetzeari ekin dio, ekonomia zirkularreko estrategiak aplikatuz.

Proiektuak kudeaketa horren egungo egoeraren eta berehalako eta etorkizuneko hobekuntza-aukeren azterketa sakona ekarri du, laster Ingurumena Kudeatzeko ISO 14001 Ziurtagiria lortzeko asmoz.

Car Mining, Kataluiniako Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik (EKI) plastikoak berreskuratzeko proiektu bat.

Car Mining proiektuak bere jarduera hasi du 2018an, Tratamendurako Zentro Baimenduetan (TZB) dauden Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik (EKI) plastikoak berreskuratu daitezkela frogatzeko, Kataluinian.

Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik (EKI) datozen plastikozko hondakinak geroz eta ugariagoak dira ibilgailuen pisua murrizten saiatzen diren diseinu berriak direla eta. Gaur egun, plastikoek ez dute haien baloraziorako tratemendu espezifiko bat txatarra paketean eta azkenik hondakindegian amaitzen dutelarik. Hala ere, kalitate oso handiko materialak dira, izan ere ibilgailuen industrial maila altuko espezifikazioak eskatzen baititu.

Produktuen Ekodiseinua: RESEAT proiektua Basque Ecodesign Meeting 2017 kongresuan eta Hábitat Azokan.

Datozen irailak 19 eta 20, Basque Ecodesign Meeting, ekodiseinuaren euskal topaketaren 2. edizioa ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. Aurten kongresua bi egun izango ditu, lehenengo egunean ekonomia zirkularra balio katearen trakzioa, hondakinak, etab. landuko dira eta bigarren eguna sektoreen araberako saioak ospatuko dira, euskal ekonomiaren sektore garrantzitsuenetariko batzuetan ematen ari diren ingurumen berrikuntzak lantzeko. Altzariei eta arkitekturari eskainiko den saioan Reseat proiektua aurkeztuko du Ideilaneko Jon Santakolomak, proiektuaren parte-hartzeileetako batek, bere hitzaldian.

Altzari proiektua: jasangarritasuna Euskadiko altzarien balio katean.

Altzari proiektua 2016ko irailean hasi zen jasangarritasuna eta eko-innobazioa Euskadiko altzari-sektorearen balio katean zehar sustatzeko eko-innobazio proiektu moduan, Ihobek, Ingurumen kudeaketarako Eusko Jaurlaritzaren Herri Baltzuak, bultzatutako diru-laguntza deialdiaren baitan.

Kataluniako Berreskurapen Elkartearen Aldizkaria: Erabileraz kanpoko ibilgailuen berreskurapenean oinarritutako eserleku baten prototipo bat sortzea.

Erabileraz kanpoko ibilgailuen berrabilpenean oinarritutako eserleku baten prototipo bat fabrikazioa.

Dr. Goio Borge – Proiektu Zuzendaria Zicla Euskadin.

Dr. Alfredo Balmaceda – Zicla fundatzailea eta Proiektu saileko zuzendaria.

Zicla-k RESEAT izeneko proiektuan parte hartu du Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik (EKI) lortutako eserlekuak berrerabiltzeko helburuarekin, gero altzariaren merkatuan saltzeko.

Bizi Zikloaren Analisia, Ziklo-itxiko Ekonomiara hurbiltzeko tresna bezala.

Bizi Zikloaren Analisia (BZA), ISO 14040 Arauak erregulatzen duena, produktu edo zerbitzu batek bere bizitza osoan zehar ingurumenarekiko duen jarrera aztertzeko metodoa da, bizi zikloko fase guztiak aztertzen dituelarik, orokorrean: diseinua, ekoizpena, garraioa, erabiltzea eta bizitza amaiera.

Produktu edo zerbitzu bakar baten ingurumen profila kalkulatzeko erabili daiteke edo produktuen arteko konparazioa egiteko ere bai.